Hemen daukazue Selektibitaterako errepasatzeko prestatu dudan Aljebrako Power Point-a. Ez da guztiz ondo ikusiko ez baitit power pointa behar den moduan sartzen eta beraz, transparentzietan ez dira pausuak ikusiko, jarraian guztia aterako da. Baina bueno, zuen baliorako izatea espero dut.
martes, 29 de mayo de 2012
lunes, 23 de abril de 2012
2. BATXILERGOKO AZTERKETA EBATZIA
Hemen dituzue azterketako ariketen erantzunak:
AZTERKETAREN ARIKETEN EMAITZAK
Adierazpen grafikoak adierazpen grafikoen power pointean jarri ditut. Oraindik zerbait falta zait baina laister bukatuko dut.
AZTERKETAREN ARIKETEN EMAITZAK
Adierazpen grafikoak adierazpen grafikoen power pointean jarri ditut. Oraindik zerbait falta zait baina laister bukatuko dut.
miércoles, 18 de abril de 2012
BIHAR AZTERKETA 2. BATXILERGOAN!!!
Hemen jarriko dizkizuet zein motatako ariketak sartuko diren frogan. Lehenengo ariketan limiteak agertuko dira indeterminazio desberdinekin. Bakoitza modu desberdinean kalkulatzen da. Gogoratu L'Hopital, MKT egin beharrekoak, erroak eta e motatakoak.
Bigarren ariketan deribatuak egongo dira. Hauek badakizkizue egiten. Gogoratu eta errepasatu etxean eman nizkizuen deribatuetatik azkena (46). Hau logaritmoekin kalkulatu behar zen. Igual antzeko baten bat sartu dezaket.
Hurrengo bi ariketetan funtzio desberdinen adierazpen grafikoa egin beharko duzue, pausuz pausu.
Azkenerako, ariketa desberdinak agertuko dira, hauen artean aukeratzeko. Hauetan, Lagrange-ren teorema (Bataz besteko balioarena), Rolle-ren teorema, funtzioen parametroak kalkulatzea baldintza desberdinak emanda eta optimizazio ariketak sartu daitezke. Hauek ez ditugu gelan egin baina nahiko errazak dira. Begiratu 304.orrialdean agertzen diren ariketak. Optimizazioan zerbaiten maximoa edo minimoa eskatuko digute eta hau, lehenengo deribatua 0-ra berdinduz egingo dugu.
Espero dut azken orduko azalpenak lagungarriak izatea.
ZORTE ON GUZTIOI!!!!
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)